Arrantzontziak portura nola heltzen diren ikusi ahalko dugu.
Atalaia parkeak aisialdirako gune gehiago ditu, 774 m2-ko azalera eta 598 m2-ko jolas eremua, Santo Tomas elizaren ondoan; lorategiak eta portuko pasealekua (4.800 m2). 6.899 m2-ko Urizarreko Torreburu parkea udaletxearen aurrean dago, Andra Mari elizaren eta eskolen ondoan.
Aire zabaleko proba lekuak berak plaza bat osatzen du. 894,18 m2-ko azalera dauka.
Armintza arrantza-auzoan kokatuta dago, itsasadar natural batean, Kauko Puntaren eta Gaztelu haitzaren artean. Itsasadar hori itsasontzien babeslekua izaten da denboraleetan eta gutxienez XIII. mendeaz geroztik arrantzaleen herrixka izan da. Arrantzaleen etxea birmoldatu egin da, bertan arrantzaleen museo-etxea jartzeko. Arrantzaleen etxe tipikoa nolakoa zen erakutsi nahi da bertan. Museoa itxita egiten da eta data jakin batzuetan bakarrik irekitzen du. Talde hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egindako intereseko monumentuen katalogoan ageri da.
1895an sortu zen, arrantzarako elkarte bat sortzeko beharrizana zutelako. Elkartearen patroia eta santua, “Santo Tomas”, Armintzako elizan dago eta urrian ospatzen da bere jaia. Olio-ozpin fabrika bat egon zen bertan, ostean gatzitze-fabrika bilakatu zena. Kofradia honen ezaugarri nagusia arrantza tradizionala izan da beti, hau da, amuarekin egindakoa eta itsaskien kasuan nasekin egindakoa. Eraikuntza garaikidea da eta garai batean baseliza zaharra egon zen tokitik metro gutxitara dago. Santo Tomasen tailu bat dago barruan, uharrien artean aurkitu zena. Baserri-giroko gainerako elizateetan bezala, landetxeek eta kultura tradizionalari lotutako elementuek osatzen dute bertako ondare arkitektonikoa. Oso ezaguna da bertako itsaskiengatik, batez ere otarrainengatik eta nekorengatik, eta lanpernengatik ere bai. Gaur egun gunea Armintzan eta Plentzian duten 10 ontzi daude erroldatuta.
Errotadun arro bat dago, bi kilometrotako ibai tarte batean hamaika instalazio hidrauliko batzen dituena: Armintxekalde, Dendariena, Artekoerrota, Autenekoerrota, Errotatxu, Agirrekoerrota eta Gibelerrota. Horrez gain, bi burdinola ere badaude: Olatxu eta Olalde.