NOLA IRITSI

AUTOZ ETOR ZAITEZKE, BAINA GARRAIO PUBLIKOAREKIN HOBETO

Garraio publikoa:

Hauxe da Armintzako Jai Batzordetik gomendatzen duguna lau arrazoi nagusirengatik:

  • AMA LURRA ZAINDU!
  • EZ nahastu DROGAK (Alkohola barne) ETA ERREPIDEA, zure eta besteen bizitza arriskuan jartzen baituzu.
  • Garraio publikoan etorriko den jende guztiarekin ERLAZIONATZEKO AUKERA izango duzu.
  • AKANPALEKUKO GIRO EZINHOBEA gozatu dezakezu.

Argi eta garbi, garraio publiko bitartez Armintzara heltzeko bide bakarra autobusa da. Azken autobusak nahiko beteta heltzen dira, hortaz, denborarekin joatea gomendatzen zaituztegu.

A3451 LINEA

Areetatik hasita, Uribe Kosta osoa zeharkatzen du Armintzara iritsi arte, ordubetez maiz.
Ezkerraldearekin bat egin dezakezu Bizkaiko Zubia (zubi esekia) erabiliz, eta Bilborekin, berriz, metroko hainbat geltokitan (Bidezabal, Sopela eta Plentzia, ohikoenak).

A3537 LINEA

Mungia eta Gorliz lotzen dituen linea honek Armintzatik gertu uzten duen geraleku bat dauka (galdetu gidariari). Hemen jaitsita, Armintzara iristeko kilometro bat baino ez duzu egin behar. Gainera, Maruritik ere pasatzen da.