Hondartzak beti izan dira Bizkaiko kostaldearen aspekturik erakargarriena, eta ez bainu denboraldi ofizialean bakarrik, urte osoan zehar ere bai. Armintzan kokatutako Armintzekalde hondartzaz gain.
Bizkaiaren 150 metroko kostaldean 29 hondartza daude eta Uribe Kostaren baitan sartzen diren sei hondartzak nabarmendu nahi genituzke: Barrika, Muriola eta Meñakoz hondartzak Barrikan, Gorlizko hondartza, Plentziako hondartza eta azkenik, Meñakoz, Atxaribitil eta Barinatxe hondartzak Sopelan.
Armintzako hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen artean ondorengoak aurki ditzakegu: aparkalekuak, dutxak eta edateko ura duten iturriak, zaintza eta sorosleak eta hondartza astero garbitzen duen garbiketa zerbitzua.
Ibilbide hau Gorlizen hasten da, elizaren parean, Armintzarako errepidea hartzen den lekuan. Orabillera heltzean eskuineko saihesbidea hartu behar da, Berreagarantz. Bertatik helduko gara Andrakara, Lemoizko udalerrian. Andrakan beherantz doan errepidea hartu behar da, Urizarretik pasatuz Armintzako porturaino doana.
Bueltatzeko, Armintzatik atera eta Gorlizko noranzkoa hartu behar da. Urizarko bidegurutzera iristean, eskuineko bidea hartuko dugu. Bide horretatik Orabillera bueltatuko gara eta Gorlizerantz jarraituko dugu, saihesbiderik hartu gabe.
Armintza eta Bakio arteko errepidetik igarotzen da ibilbide hau. Armintzan hasten da, Armintzakalde izena duen harrizko hondartza txikian.
Bertan hartuko dugu Bakiorako errepidea, aldapa txiki batekin hasten dena. Ibilbidean zehar baserriak eta itsasoaren gaineko ikuspegi zoragarriak aurkituko ditugu, inguruko amildegi eta begiratokietatik.
Gorlizko hondartzaren ertz batean hasten da ibilbidea. Badia zabal batek bertako ura babesten du eta itsaspekaritzarako eta igeriketarako toki aproposa bilakatzen du. Badiaren inguruko naturak eta paisaiak mendi-ibiliak egiteko eta aisialdirako aukera zabala eskaintzen dute.
Euskal kostaldean bakana den fenomeno bat ikusi ahalko dugu Astondo inguruan: duna fosil ugari daude, Billano uhartearekin batera Biotopo Babestuaren barneko naturgune izendatik hurbil daudenak.
Dunen parean hasten da kostaldearen ertzetik gorantz doan bidea, begiratoki batetik igarotzen dena. Ibilbide osoan zehar “Ibilide” eskultura-instalazioaren brontzezko piezak aurkituko ditugu hainbat puntutan.
Begiratokitik Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak ikus daitezke. XVIII. mendean eraiki zen gotorlekua, badia defendatzeko. Gotorlekuaren inguruan babesleku naturalak, sarbide zaila duten kalak, denborak higatutako arrokak eta senadi handiak daude. Horiek guztiek paisaia basati eta ederra osatzen dute. Gauden tokitik ibilbidearekin jarraitu genezake, edo abiapuntura bueltatu, Foru Abeletxera eramango gaituen eskuineko bidea hartzeko. Abereen hautapen eta hobekuntzarako lanak gauzatzen dira Foru Abeletxean eta Bizkaiko Fauna Basatia Sendatzeko Zentroa ere bertan dago kokatuta.
Gure ibilbideak kostaldeko hegaletatik gora jarraitzen du, ibilbide honetako elementu protagonistara heldu arte: Gorlizko itsasargia. Bere dorre zuria 165 metroko altuera duen amildegi ikaragarri baten gainean dago.
Itsasargitik, ibilbideak aurrera jarraitzen du, kostaldeko artadien artetik ekialderantz doan bidexkatik, Ermua mendiaren gailurreraino (289 m). Mendigune txiki bat da, itsasoraino doazen hainbat gailur dituena. Horrela, 200 metrora arteko altuera duten amildegi handiak sortzen ditu, tartean kala txikiak dituztenak.
Billano uhartea dugu aurrean, uharte txiki eta harkaiztsua. Baliotsua da geologiaren eta paisaiaren aldetik eta garrantzitsua da bertan hegazti migratzaileek habiak egin eta atseden hartzen dutelako. Arrazoi horiek erabakigarriak izan dira naturgune babestu modura proposatzeko orduan.
Ermua menditik ekialderantz jarrai dezakegun, Armintzarantz. Hala ere, gure ibilbidea abiapuntura itzultzen da, Astondora, Fanoko zelaiak zeharkatuz. Zelaietatik eta artadietatik igarotzen den ibilbide honek paisaia izugarri ederra eskaintzen du.
Empresa gestora de las incipientes demandas que surgen en el mercado creando actividades y espacios a la carta.
k/Portugane 16. 3ºD
656 795 601
Munduko ehiza-programari buruzko informazio zehatza.
k/Portugane 16. 3ºD
639 137 109
Urpekaritza-ikastaroen, urpeko ehizaren eta abarren eskaintza.
Atalaia
670 413 757
Turismoko enpresa berritzaileen elkartea.
k/Portugane 16. 3ºD
616 925 746
Zaldi-zentroa, zaldien ostatua, ibilaldiak.
Berreaga auzoa
649 385 950 / 946 879 4247
goiko_mendi@yahoo.es
Empresa gestora de las incipientes demandas que surgen en el mercado creando actividades y espacios a la carta.
k/Portugane 16. 3ºD
656 795 601
Munduko ehiza-programari buruzko informazio zehatza.
k/Portugane 16. 3ºD
639 137 109
Urpekaritza-ikastaroen, urpeko ehizaren eta abarren eskaintza.
Atalaia
670 413 757
Turismoko enpresa berritzaileen elkartea.
k/Portugane 16. 3ºD
616 925 746
Zaldi-zentroa, zaldien ostatua, ibilaldiak.
Berreaga auzoa
649 385 950 / 946 879 4247
goiko_mendi@yahoo.es