Elsa Autor, artistikoki KBless bezala ezagunagoa, abeslari, konpositore, pianista eta musika sortzailea da, eta bere lanak soinu esperimentalak proposamen pertsonal eta zintzo batean islatzen ditu.
11 urterekin, Kubako son talde batean hasi zen piano-jotzaile gisa, eta horrek musikarekiko etengabeko loturari hasiera eman zion. Ondoren, kantautore lana garatu zuen, formatu txiki eta akustikoetan konposatuz eta aurkeztuz. 2015ean, reggae eszenarekin harremanetan jarri zen, teklatu eta korista gisa, Rojo Vivo Reggae Band bandarekin, eta haiekin grabatu ditu zenbait single eta bi album. Herriko Kings Sound System taldeko kide ere izan zen, herri txikietatik ekitaldi eta jaialdietara.
2019an, bere proiektu pertsonala sortu zuen, KBLESS izenarekin. Proiektu horrekin, adierazpen-ildo askeagoa lantzen du, eta, aldi berean, testura berriak arakatzen ditu eta hainbat ekoizle eta musikarekin kolaboratzen du. Gainera, aka honen azpian sound system kulturan singjay gisa mantentzen da. KBLESSen proposamena bere fusio estilistiko aberatsagatik nabarmentzen da: autore kantagintzaren eta poesiaren artean, afrobeat, reggae eta musika esperimentala bezalako generoetatik pasatuz.
Duela gutxi, bere zuzenekoetan dimentsio bisualak eta eszenikoak ere pisu handia du (dantza, banda-formatua…), mezua eta publikoarekiko lotura indartzen baititu.
Orain arte, hainbat single argitaratu ditu, gero eta profesionalago jarrai dezan bultzatu dutenak: SAY IT LOUD (2020), RECUERDO (2022), ILUSIONES (2023), JARDINES (2023), KILLER SOUND (2024) eta GÜERO (2025) bere azken merkaturatzea, KBLESS MUGACU, EMMUSIKADAS (Nafarroan) eta VILLASOUND bezalako jaialdietan hautatua izan da Euskal Herrian. Bere musika emozioa, indarra eta erritmoa da.
Lurrikara Rekords Iruñeko ekoizle gaztea da, reggae eta dub musikaren zale amorratua.
Jokin Monreal du izena eta sound system munduan aktiboki lan egiten du Marabiyak Bike Sound Systemekin.