1990. urte bueltan, Armintzako arrantza-portua jamaikar jatorriko musikaren eta Euskadirik tropikalenaren arteko maitasun gutun bat idazten hasi zen. Horrela sortu zen musika genero horiek esploratzen hasiak ziren euskal taldeentzako plataforma hau eta gaur egun nazioarteko hainbat artistaren lankidetza du.
Uda hartako Karmengo jaiek markatu zuten Bizkaiko kostaldeko kultur proiekturik garrantzitsuenetariko baten abiapuntua. Potato, Kannabis eta Yassa musika taldeak arduratu ziren lehenengo edizio hartan entzuleak dantzan jartzeaz.
Beharbada momentu hartan inork ez luke imajinatu ere egingoTxapel Reggae fenomenoa noraino iritsiko zen. 25 urte beranduago, marka komertzial handiek aire zabaleko makrojaialdi ugari babesten dituzten garai honetan, benetan bitxia da horren herri txiki batean biztanle guztiak eskuzabaltasunez musika saio hau antolatzeko laguntzen ikustea, hainbeste jende erakarriz.
Reggae gau hori bakana da eta ez bakarrik portu batean kokatuta dagoelako, jaialdi ireki, anitz eta doakoa delako ere bai. Bertan ongietorriak dira saio ahaztezin bat ezagutu eta gozatu nahi duten guztiak.