Warrior Empress Askala Selassie Erresuma Batuko reggae artista garrantzitsuenetako bat da. Beti liluratzen gaitu bere ahots garbi bikainarekin, kantu zintzoak idazteko duen gaitasunarekin eta bere irribarre liluragarriarekin, bere musikarekin harremanetan jartzen den pertsona oro hipnotizatzeko gai da.
Askala Selassie korista gazteena da The Wailers Band taldearekin. 2005ean, 21 urterekin, The Wailers talde originalarekin tour bat egiteko kontratatu zuten, zuzeneko show baten ondoren. Horrek ezagutzak, esperientzia eta konfiantza eman zizkion abeslari eta konpositore gisa bakarkako ibilbidea abiarazteko.
Geroztik, Europa, Amerika eta Jamaikako herrialde askotan egin ditu kontzertuak, eta duela gutxi Lurmutur Hirian, Hegoafrikan, izan zuen lehen afrikako bira. Reggaeko artista garrantzitsuenetako batzuekin partekatu du agertokia, hala nola, Sugar Minott, Etana, Chronixx, Rita Marley, Dennis Bovel, Mad Professor, Luciano, Queen Ifrika, Tony Rebel, Beres Hammond, Tarrus Riley, The Wailers eta Alborosie, aipatzearren. Horretaz gain, Dub kulturako soinu-sistema garrantzitsuenetako batzuetan abestu du, hala nola, Channel One, Iration Steppas, King Shiloh sound eta JAH Tubbyren soinu-sisteman.
“Put JAH first” EP-a 2011n atera zuen eta Warrior Empress albuma 2016an. Warrior Empress albuma Grammy-rako proposatu zen. Halaber, Jamaikako publikoak CVM telebista estazio nazionalean 1 zenbaki gisa bozkatu zuen lau astez jarraian.
Gaur egun, Askala Ariwa Posserekin elkarlanean ari da musika berri eta zirraragarria lortuz. Bere azken kaleratzeak “Survivor” da, Londres hegoaldeko Ariwa Studio izenez ezaguna den Mad Professor-en estudioan sortua.