Ziztada & Rlantz taldea, reggae musikako hainbat ezaugarri hartzen dituen eta euskarazko letra sozialez osatzen den taldea da, Irune (Ziztada) ahotsean eta Erlantz (Rlantz) ekoizpenean.
2017an sortua, hainbat herrialde eta jaialditan parte hartu dute; hala nola, International Dub Gathering (Castellon), Suns Festival (Udine), Hitza Hitz (Maule), Rototom Preparty (Mallorca), Dubmingo (Madril) edo EH Neska Gazteen Topaketa (Usurbil).
Nahiz eta reggae-dub estilo nagusia izan, rap, trap edo elektronika bezalako hainbat estilorekin esperimentatzen dute, erritmo melodiko eta lasaietatik abiatuz, abesti ilun eta dantzagarrietara helduz, beti ere haien funtsari eutsiz. Ibilbidean zehar hiru disko argitaratu dituzte: “Egun Hotzak” (2018), “Azken Argiak” (2020) eta “KSMS” (2021). Tartean ere single batzuk: “Lorearen Arantzak” edo “Zeren Zain”, besteak beste.
Formatu berri honetarako Iñigo “Komadü” (Suaia eta Ama Rebel, Bubblin ‘Sound System) izango dute lagun, saxofoi eta melodikoarekin, eszenatokiaren aurrean Ziztada daukate ahotsean, eta, azkenik, Rlantz arduratuko da instrumentuak nahasteaz eta efektuak gehitzeaz bere nahasketa-mahai analogikoarekin. Horretarako, bertsio esklusiboak, zuzeneko “Dub-ak” eta abesti klasikoak eguneratu eta nahasiko dituzte, “Zer Dago Onartua” edo “Aske” adibide izanik. Honekin, entzuleari gehien gustatzen zaizkien kanten soinu berri bat eskainiko diote.