BOMB BASS HIFI feat. I-MAN CRUUZ

I-Man Cruz-eri, izugarri gustatzen zitzaion txikitatik kantatzea. 90eko hamarkadaren amaieran, Studio One klasikoak jotzen zituen The Red Ones izeneko reggae talde batean abestu zuen. Santanderrera joan zenean, Roberto Sanchezekin hasi zen lanean. Bost urte geroago Rice & Peas izeneko banda sortu zuen. Aurretik, bi abesti kaleratu ziren Papa Cruz izenarekin: 2013ko “Crisis”, Linval Thompsonekin, eta 2017ko “Nuff A Dem”, Viceroy-ekin. “We ‘re Going To Zion” kantua ere grabatu zuen Roberto Sanchezekin, eta gero “Tek A Look” singlea kaleratu zuen.

Bomb Bass HiFi, The Roots Reggae Provider izenez ere ezaguna, Bilbon oinarritutako Sound System eta zigilua da. Taldea Bless Burning Records, Soul & Drums eta Crucial Ruler zigiluen arduraduna ere bada. Horrekin batera, hilero egiten diren DUB Fever klubeko saioak eta Reggae Burning Etxea irratsaioa ere kudeatzen dituzte. Guztira, 20 urte daramatzate roots reggae eta dub estiloen mezu positiboa zabaltzen.