
XIBEROOTS
—
(Iparralde)

Euskal herria eta bere hizkuntza dira Xiberoots taldearen izatearen abiapuntua. Hasierako ideia euskara hedatzea zen reggae musikaren bidez. Zale bakoitzaren influentzia lagun, taldearen musika estiloa aldatzen joan da. Reggaeari soinu tradizionalak nahasi dizkiote, beat elektro/pop ekarririk, basua funky/transe batekin, eta 70eko giro batekin, guztia koherentzia eta musikalki orekaturik. Besteak esan zuen bezala : « Hobe dik aritzea trebatu gabe, eziz eta trebatzea erauntsi gabe » ! Horrela, Xiberoots taldea 3 urtez trebatu zen lehen diskoa editatu aurretik. Eszenatokian sentitzen diren punki energiak taldea animatzen du. Orain arte horrek du Xiberootsen ospera. Taldekideen ama hizkuntza izanik, oso naturalki egiten zaie euskaraz kantatzea. Ofizialtasuna ez badago politikarien programan, taldeak gora kantatzen du euskarari amodioa. Taldeak sorkuntzatik laguntza asko jaso du. Pette Etxebarria (Uztaro) hontu deitze eginik izan diren 3 bideoklipak eta Oihan Oliarj-Inesek lehen diskoaren produkzioa. Lehen diskoaren biziarazteko ehun bat konzertu egin ondoren XIBEROOTSek bigarrena labean du eta 2020ean plazaratuko du!