TOKI INTERESGARRIAK

& TURISMOA

Portua

Arrantzontziak portura nola heltzen diren ikusi ahalko dugu.

Atalaia parkea

Santo Tomas eliza ondoko parke hau jolas gehien dituena da. Parkeak 774 m2-ko azalera du eta haurrentzako jolas-eremuak 598 m2-koa. Lorategiek eta portuko pasealekuak 4.800 m2 hartzen dituzte.

Andrakako proba lekua

Aire zabaleko proba lekuak berak plaza bat osatzen du. 894,18 m2-ko azalera dauka.

Arrantzaleen etxea.

Armintza arrantza-auzoan kokatuta dago, itsasadar natural batean, Kauko Puntaren eta Gaztelu haitzaren artean. Itsasadar hori itsasontzien babeslekua izaten da denboraleetan eta gutxienez XIII. mendeaz geroztik arrantzaleen herrixka izan da. Arrantzaleen etxea birmoldatu egin da, bertan arrantzaleen museo-etxea jartzeko. Arrantzaleen etxe tipikoa nolakoa zen erakutsi nahi da bertan. Museoa itxita egiten da eta data jakin batzuetan bakarrik irekitzen du. Talde hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egindako intereseko monumentuen katalogoan ageri da.

Armintzako Santo Tomas Arrantzaleen Kofradia

1895an sortu zen, arrantzarako elkarte bat sortzeko beharrizana zutelako. Elkartearen patroia eta santua, “Santo Tomas”, Armintzako elizan dago eta urrian ospatzen da bere jaia. Olio-ozpin fabrika bat egon zen bertan, ostean gatzitze-fabrika bilakatu zena. Kofradia honen ezaugarri nagusia arrantza tradizionala izan da beti, hau da, amuarekin egindakoa eta itsaskien kasuan nasekin egindakoa. Eraikuntza garaikidea da eta garai batean baseliza zaharra egon zen tokitik metro gutxitara dago. Santo Tomasen tailu bat dago barruan, uharrien artean aurkitu zena. Baserri-giroko gainerako elizateetan bezala, landetxeek eta kultura tradizionalari lotutako elementuek osatzen dute bertako ondare arkitektonikoa. Oso ezaguna da bertako itsaskiengatik, batez ere otarrainengatik eta nekorengatik, eta lanpernengatik ere bai. Gaur egun gunea Armintzan eta Plentzian duten 10 ontzi daude erroldatuta.

Erroten ibilbidea

Errotadun arro bat dago, bi kilometrotako ibai tarte batean hamaika instalazio hidrauliko batzen dituena: Armintxekalde, Dendariena, Artekoerrota, Autenekoerrota, Errotatxu, Agirrekoerrota eta Gibelerrota. Horrez gain, bi burdinola ere badaude: Olatxu eta Olalde.

Urizarko Torreburu parkea

Udaletxearen aurrean dago, eskolen eta Andra Mari elizaren alboan. 6.899 metro karratuko azalera du.