THE HOTKNIVES

1982an sortua, “The Hot Knives” ingeles taldea ska, reggae eta northern soul musika aintzat harturik jaio zen. The Clash, The Specials, Madness eta 60. hamarkadako ska talde famatuen eragina jasan zuten eta jatorrizko egiturak 80. hamarkada amaieran musika munduan gorena topatu zuten hirugarren ska mugimenduaren barne. Partaideen aldaketa batzuen ostean, 90. – 00. urteetan gogotsu bueltatu ziren, europa eta mundu osoko jaialdi desberdinetan parte hartuz. 2000. urtean eurn hirugarren diskarekin Alemaniako salmenten top 10ean sartzea lortu zuten. Talde ingelesaren zuzeneko bortitza Armintzan gozatzeko aukera izango dugu, berton 4 hamarkada hauetan zehar izandako abesti arrakastatsuen bilduma hunkigarria entzungo dugu. Ezbairik gabe arrazoi ezinhobea suertatuko zaigu dantzatzeko oinetakoak atera eta saltoka hasteko.

Share