SKABIDEAN

­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­Iruñatik datozelarik, Skabidean banda gaztearen esku egongo da portuko eszenatokiari hasiera ematea. Bere partaide gazteek Armintzako entzuleak dantzan jartzeko irrikitan daude bere ska estiloaren soinuaren erritmoaz. Abagune ezin hobea izango dute euren lanak aurkezteko, bai duela urte gutxi ateratako maketa zein euren disko berria, azken ikutuak jasotzen dabilena. Euskal Herriko herri guztietako jaietan desiraz itxaroten dauden albuma.

Izan ere, ziur gaude Skabidean taldeak datozen urteetan momentu ikusgarriak eskainiko dituela eszenatokietan eta hori dela eta izango ditugu aurten Txapel Reggae 2017an. Espero dugu bultzada eraginkorra izatea euren proiektu musikalarekin jarraitzeko betidanik jorratu eta maite izan duten estiloa hedatzeko.

Share