
THUNDER CLAP
SOUND SYSTEM

Estatu mailako kolektiborik esanguratsuenetariko bat dan Thunder Clap Sound System-aren bidez egongo da soinua ataraten. Ia hamarkada bat egin dabe sound system kultura aurrera eramaten penintsula osoan zehar, euren ekoizle, sustatzaile eta, zelan ez, musika aukeratzaile lanak aipagarriak direla. Ez da gauza txikia izango, hurrengo uztailak 16-ean berton dauzen entzulerik zorrotzenek 14.000W topera entzuteko aukera izango baitabe. Uhinik poteentenak gure belarrientzako euren produkzinorik ezagunenak entzuteko.


SALDA DAGO

Salda Dago gure artean izango dugu aurtengo Txapel Reggae 2017an Thunder Clap Sound System-ekin batera. Plentziako abeslaria dugu, reggae dancehall mugimenduan murgildua, batez ere Dirty Dancehall Crew taldearen inguruan, esan daiteke haiekin batera hazi egin dela. Bere hitzak gaztelera zein euskaraz, entzuleriaren tokirik sakonenera heltzen dira, izan ere bere aldarrikapen mezuek indar izugarria eta energia paregabea erakusten dute.
Duela urte batzuk bere ibilbide musikala Bizkaiko Thunder Clap Sound System-ekin batera doa, zeintzuekin modu eraginkorrean proiektu desberdinetan parte izan den.
Ziur aski, bere ingurunea deskribatzeko ahalmenak eraman du hain ezaguna izatera reggae musika arloan, bere abesti askoren soinu eta esaldiak askoren himno bilakatuz. Gainera, duela gutxi atera berri du itxaroten geunden azken estudio albuma. Bilduma honek izakeran duen giza kritikoa zein konstruktiboaren konbinazio ederra lortzen du, Thunder Clap-en soinu dantzarien laguntzaz une berezi honentzako.
Guzti honengatik, Pay-Pay Dub Stage-en jasoko dugun ikuskizunak dantza egiteko aukera eskainiko digu disko berriaren abestiekin zein bere kantu ezagunenekin.
