
ROD TAYLOR & HEARTICAL
—
(Jamaica / France)

Rod Taylor, ahots argiko abeslaria, Jamaikan jaio zen 1957an. Sound System-etan abesten hasi zen, eta horrek ezagun bilakatu zuen uhartean. Arrakasta honen ondoren, Dillinger, Barry Brown, Sugar Minott, Prince Far I, Earl 16 edo Linval Thompson artistekin elkarlanean aritu zuen. Rod Taylorrek, beste hainbat artistak bezala, Jamaikatik erbesteratzea erabaki zuen 1980an, eta gaur egun Jamaika, Ingalaterra eta Frantzia artean egiten du bere lan artistikoa. 2020an, “Ethiopian Kings” eta “I ‘m the rigth” klasikoen egileak “I’ ve Been there before” single-a atera zuen, Basque Dub Foundation-ek eta Heartical Sound taldeak ekoitzia, Rod Taylor Armintzan lagunduko duen Frantziako taldea.