
RED GOLD & GREEN meets PAYOH SOUL REBEL

Red, Gold & Green ta Payoh Soul Rebel ere Armintzako portuan izango dira be. Valentzian ezarritako eta esperientzia handiko profesional hauek hainbat proiektutan egin izan dabe lan azkeneko urteetan. Horregatik da euren ulertzeko estiloak zapore goxoa dakarrela gure reggae asetasuna asetzeko. Alde batetik, Sergio Moleón reggae talde honen barruan dago; “Jah Macetas”valentziar banda tipikoan letrista eta konpositore. Bestetik, Payoh Soul Rebel ahotsean izango da eta estatu mailan sasoi-sasoian dagoen abeslaria dala esan daiteke. Azken hau hamaika produkzio egindakoa da eta bere estiloak, zein bere bertsatilitateak, eszenatoki gainean espektakuloaren ziurtagiria dira.