
POTATO SKA REGGAE BANDA
—
(Araba)

Potato. 1984an jaioak, Euskal Rock Erradikalaren boom betean, aitzindariak izan ziren Estatuko reggae eszenan eta Euskadi Tropikal baten utopiaren banderadunak. Ia 40 urteko ibilbidearekin, Potato reggae eta beste gauza asko dira, hala nola ska, rocksteady, dub, lovers rock, raggamuffin edo roots. Baina, batez ere, elkartasuna eta jostaketa dira.