NOLA HELDU
Uribe-Kosta eskualdean dago Lemoiz udalerria, auzo daukan Armintza portuarekin. Bilbotik eta bere aireportutik 30 minutu baino gutxiagora.


GARRAIO PUBLIKOA
Hauxe da Armintzako Jai Batzordetik gomendatzen duguna lau arrazoi nagusirengatik:
- AMA LURRA ZAINDU!
- EZ nahastu DROGAK (Alkohola barne) ETA ERREPIDEA, zure eta besteen bizitza arriskuan jartzen baituzu.
- Garraio publikoan etorriko den jende guztiarekin ERLAZIONATZEKO AUKERA izango duzu.
- AKANPALEKUKO GIRO EZINHOBEA gozatu dezakezu.
Autobusa: Maiztasun eta ordutegi guztiak
Metroa: Maiztasun eta ordutegi guztiak
Argi eta garbi, garraio publiko bitartez Armintzara heltzeko bide bakarra autobusa da. Azken autobusak nahiko beteta heltzen dira, hortaz, denborarekin joatea gomendatzen zaituztegu.
A3451 LINEA
Areetatik hasi, Uribe kosta osoa zeharkatuz Armintza bertara arte heltzen den autobusa. Irudian agertzen den bezala, ezkerraldearekin lotzen da Bizkaiko Zubiaren bitartez eta Bilborekin hainbat metro geltoki erabiliz (Bidezabal, Sopela eta Plentzia ezagunenak).
Bilbotik heltzeko ibilbide erosoena: Metroa Plentziara arte eta han autobusa Armintzara. Plentziako geltokitik autobusak edozein ordutan eta 50etan igaro ohi dira.
A3537 LINEA
Mungia eta Gorliz batzen dituen linea honek Armintzatik hurbil usten duen geltoki bat dauka, bertan jaitsiz gero 1km-ko ibiltartea daukazue Armintzara heltzeko. Gainera, Maruri ere igarotzen du.
Bilbotik datorren jendearentzako beste aukera bat duzue: Autobusa Mungiara maiztasun ugarirekin eta hantxe esandako linea hauxe hartu Armintzara arte. Errezena gidariari galdetzea non jaitsi behar zareten konexioa egiteko.
KOTXEA
Bertara hurbiltzeko bi modu nagusi daude:
- Donostia, Durango edota Galdakatik hurbiltzeko A8 jarraitu eta 103 irteera hartu BI637 txoriherriko korredorean sartzeko (aireportua / Bilbao / Barakaldo / Getxo).
- Han 18.irteera erabili BI631 errepidera (Bilbao / aireportua / Mungia) ezkerreko erreiatik (Derio / aireportua / Mungia).
- Mungia herria eskumatara utzita 19. irteeran (Mungia / Maruri / Plentzia) ezkerretara jo bidegurutzean BI2120 norabiadean (Maruri / Plentzia).
- Maruri herria gurutzatu ondoren bidegorriari amaiera ematen dion bigarren biribilgunean nahiz eta GPS-ak aurrera jarraitzeko esan auto pilaketak ekiditzeko, eskumatara jo BI3117 hartuz (Billabaso / Bakio) amaierararte. Zabortegia pasako duzue.
- Errepide honen amaierako bidegutzean ezkerretara Armintza 7km seinalea jarraituz Zentral Nuklearra pasata ostean Armintza agertuko zarete.
Ezkerreko aldean bakarrik utz daitezke kotxeak, eskumako aldean (mendia) debekatuta dago, bi norabideak ziurtatzeko apetaz.
2. Santander eta Barakaldotik hurbiltzeko A8 jarraitu eta 123 irteera hartu N637 Rontegiko zubia gurutzatzeko (Bilbao / aireportua / Donostia-S.Sebastian)
- Rontegiko zubia gurutzatzen zaudela ezkerreko erraia hartu BI637 jarraituz (Leioa / Getxo / Plentzia) eta amaierara arte igaro Avanzadako tuneletatik pasa arte.
- Biribilgunean eskubira edo eskumako erreiatik BI637 (Getxo / Plentzia) eta han Uribe Kostako korridorea hartu ezkerreko aldetik (Berango / Plentzia), BI637 jarraitu ezkerreko erreiatik (Sopela / Plentzia / Gorliz) Larrabasterra gurutzatu arte.
- Biribilgunean zuzen jarraitu bigarren irteeratik BI2122 (Barrika / Plentzia) eta Barrikara heldu aurretik dagoen biribilgunean aurrera jarraitu herria gurutzatzeko.
- Barrika gurutzatu ondoren biribilgunean eskuinetara jo (Plentzia / Gorliz) ibaia ezkerretara aurkitu arte. Errepidea jarraitu birilgune berri batera arte, futbol zelaia ezkerretara utzi eta gutxira.
- Hemen ezkerreko bidea hartu (Gorliz / Plentzia / Mungia) ibaiaren gainetik zubia gurutzatzeko. Aldapa igo gora arte Mungiarako bidean, Lemoizko Andrakas auzora iritsi arte, horretarako biribilgune guztiak zuzen hartuz BI2120 (Gorliz / Mungia) eta (Andraka / Mungia).
- Behin gailurrera iristean biribilgunea aurkituko duzue, ezkerretara jo BI2153 (Lemoiz / Armintza). Urizar auzoa gurutzatu ondoren amaiera arte jaitsi, Armintzara heldu arte.
Eskuineko aldean bakarrik utz daitezke kotxeak, ezkerreko aldean (mendia) debekatuta dago, bi norabideak ziurtatzeko apetaz.