
MADMUASEL
backed by
BIG SOUND BOY

Mad Muasel artista bizkaitarra 2017ko Txapel Reggae jaialdian izango dugu. Abeslariak urte dezente daramatza eszenatokietan ikuskizuna eskainiz, izan ere, bere kemen eta irmoek esan handia izan dute proiektu musikala aurrera eramateko. Dirty Dancehall Crew-ri lotua hasieratik, bizkaitarrak duen karisma erakutsi du urteetan zehar.
2010an lehen albuma kaleratu zuen, “Ohlala”, bere nortasuna erakutsiz. Lan guztia JML/Ruido Maldito Studios-en laguntzarekin, nahasketa eta produkzioaren arduraduna. 2012tik bere bigarren lana daukagu esku artean, “Bomba Acida”, zeinak Espainia mailako dancehall mugimenduan gailendu zuen. 2013an arrakastatsua izan zen “Si yo te contara” abestiak Arianna Puello-rekin batera Mexikoko birara bultzatu zuen.
Orain Madmuasel sortze prozesuan murgilduta dago, lan berriak uneoro atereaz “One Shot” proiektuaren barne, non bere gizarteri kritika, jostaketa kutsua eta zintzotasuna batera datozen. Ezbairik gabe Pay Pay Dub Stage-an jasoko dugun emanaldia berezia izango da, gainera, Big Sound Boy izango du kontroletan, Glamity Sound taldearen parte eta Dirty Dancehall Crew kolektiboaren oinarrizko zatia. Dantzan ibiltzeko eta gozatzeko gogoekin etortzea gomendatzen zaituztegu bibrazioz beteriko show honetara.