
MACKA B
&
THE ROOTS RAGGA BAND

Macka B artista eta aktibista Britainiako reggae dancehall abeslari eta toaster garrantzitsuenetarikoa da. 30 urte baino gehiago musika munduan murgildurik, bere mezu politiko zein espiritualak mugak gainditu ditu, kontzientzia soziala sorraraziz. Horretaz gain, bere balioekiko konpromisoa erakusten du uneoro.
1966ean Woverhampton hiri ingelesean jaiotakoa, bere jatorri jamaikarra dela eta reggae musika txikitatik ezagutu izan du. Bere hastapenak 80. hamarkadan kokatzen dira, DJ txapelketa batean bere burua aurkeztu zuenean, garaile atereaz. 1986an suertatu zen bere lehen europear bira Ariwa sigiluak bultzaturik, zeinarekin bere lehen LP handia “Sign of times” grabatu zuen.
Geroztik, album ugari etorri dira eta internazionalki reggae musikako maila gorenean dauden artistekin lanean ibili da. Ondorioz, 1991 eta 1992 urteetan Britainiako DJ onena bezala izendatu zuten.
Mundu osoan zehar jardun da, adibidez, garaietako Yugoslavia-n jotzen lehen reggae artista izandakoa. Zalantzarik gabe 2017ko Txapel Reggae-an eskainiko digun showa liluragarria eta biziki gozatzekoa izango da. Berton, bere abestirik arrakastatsuenak laburbilduko ditu eta bere azken diskoa aurkeztuko du, ”Never played a 45”, 2015ean plazaratua.