THE MIGHTY

JAH OBSERVER

The Mighty Jah Observer-rek Austin “Spider” Palmer buru duelarik, Britainiako sound system zaharrenetarikoa da. Jamaikar jatorrikoa eta 40 urte baino gehiago lanean ibilitakoa, Jah Observer mundu mailako bildumazale eta selektore ospetsuenetarikoa da. 1973an hasi zen bere soinua Londres-eko txoko apartekoetara eramanez eta gainera, 25 urtetan zehar Notting Hill-eko inauterietan nagusi izandakoa, hura berak balbulekin eraikitako tresneriaz.

Gaur egun, Jamaikan kokatu du bere bizilekua, bere familia eta lagunetatik gertu. Izan ere, hamarkada guzti hauetan zehar bere musika bilduma mundu osora zabaldu du, bere gain kondaira ziskua eraikiz.

Guretzat ohore izugarria da 2017ko Txapel Reggae-n hain itzal handiko artista izatea, UK-ko Sound System-ean gorena den The Mighty Jah Observer.

Share