GUDA DANTZA

Guda Dantza seikote bizkaitarra musika koloretsu anitz eta sakon bategaz aurkezten jaku. Euren estilo eklektikoak musika baltza ta ska-reggae doinuak nahasten dauz eta honen eraginez edo, hainbat sari irabazi dabez gure inguruetan hasi zirenetik, 2012. urtetik hain justu. Azken urteotan 2 diska editatu dabez; azkenengoa orain dala hile batzuk urten da, “Labarraren ertzean” deitutakoa. Bertan euren pentsatzeko era erakusten dabe ta dana jai-giro bikaina eskainiz entzuleoi.