GLAMITY SOUND

Gure Chamae Dub Stage-ean, orain dala gutxi jaiotako Glamity Sound ere izango da. Mudo eta aspaldiko Big Sound Boy batu eta hauxe jaio da, biak Dirty Dancehall Crew taldetik igarotakoak. Gaur egungo jamaikar erritmoak ezartzen adituak dira bi hauek eta euren dancehall estiloan, dubplate-ak ta nahaste bereziak eginez jendea dantzan eta martxan jarriko dau.