
DANNY RED

Londresen jaioa, Danny Red artistak bere haurtzaroko une asko igaro zituen Jamaikan, non reggae musikarekiko maitasuna jorratu zuen, sound system munduarekin nolabaiteko lotura sortuz. 1980an City Dread taldeari batu zitzaion DJ gisa, Fine Style Crew-ren parte izanik.
Hasierako lanetan Danny Dread izenpean ezagutu zitzaion eta ondoren, bere lehenengo lanak erakusteko Europa mailako kontzertuetan General Kelly ezizena erabili zuen. Azkenik gaur ezautzen dugun Danny Red handian bilakatzeko. 1990an hasi zen abeslari moduan hezitzen, inoiz jatorriak ahaztu gabe.
Bere arrakasta “I Don’t Care” diskoarekin jarraitu zuen eta Columbia Records ospetsuaren lehen reggae roots artista izan zen. Beraiekin batera “Riddimwise” albuma kaleratu zuen 1994an eta urte batzuk beranduago, Roots & Culture artista onena izendatu zuen Britaniako reggae industriak. Azken urteetan Europa mailako produktore gorenekin lan egin du, arrakasta itzela jaso duten hit izugarriak ateraz, halan nola, “Jahovia” edo “Rasta We Rasta”, dantzalekuetan uneoro entzun daitezkeen abestiak eta Txapel Reggae edizio berri honetan gozatuko ditugunak.
Kontzertu berezia ikusteko aukera izango dugu, izan ere, eszenatokian Irregular Roots bandarekin batera igoko da, Espainia mailan roots musika jorratzen egungo erreferentzia eta berarentzako erreferente bihurtutakoak hurbiltzen den bakoitzean.


IRREGULAR ROOTS

Roots & Dub reggae banda 2010ean sortu zen, Zaragozatik datoz eta aurtengo Txapel Reggae jaialdirako eginkizuna zuzenean duten balioa erakustea da. Ikuskizunean Armintzako entzulegoari lehen LP-a aurkeztuko diote, duela urtebete ateratakoa eta soinuaren purutasunagatik aipagarria. Izan ere, reggae ugari, lipar ezin hobeak, kontzertuak eta lan nekezak eraginda, lehenengo disko hauxe da lortutako emaitza, Nacho norberak Irregular Studio-n produzitutako lana, hain zuzen.
Taldea bost musikarik osatzen dute, We&Dem, Jahsta edo Freedom Vibration bandetan ibilitakoak, guztiek amankomunean dute soinu analogiko, roots distira, Dj toating estiloa edota dub musikarekiko maitasuna.
Zalantzarik gabe, musikari hauen esperientzia artistikoak jarri du banda Espainia mailan erreferente gisa topatzera, gainera, atera berri duten LP diskoak izugarrizko bultzada eman die. Horretaz gain, Irregular Roots taldeak backing band moduan jorratzen ditu lan erdiak, esperientzia ikaragarriak biziaraziz Roberto Sanchez, Ben Jammin edo Danny Red musikari ospetsuekin jotzean, azken hau aurtengo Txapel Reggae jaialdian aurkituko duguna.
