CHANNEL ONE

Ras Kayleb eta Mikey Dread-ek osatzen daben Channel bikotea eukiko dogu. Londreseko artista pare honek Channel One Sound System osatzen dabe eta orain dala zenbait hamarkada dabilz jendea dantzan jartzen, zuzenean jo eta ke. Talde hau Britainia Handiko reggae kultura munduari erakusten aitzindaria da. “Notting Hill”-eko inauterietan 30 urtetan egon dira euren musika-ekipoari sua emoten eta hango sound system garrantzitsuenetariko bat izaten.