BATUKALE SAMBA

Batukale Samba jatorria Bilbon duen batukada da, brasildar arima eta estilo desberdinak jorratzen ditu samba, reggae edo funky besteak beste. Ohituta daude kalejirak, ezkontzak, agurrak, kirol elkarketak eta jaiak girotzera, gainera euren artean inauterietako samba dantzari bat dute.

Guztira nazionalitate desberdinetako 10 partaide baino gehiagok osatzen dute taldea eta beti daude euren erritmoz zipriztintzeko irrikitan edozein gune berri. Gainera, irakasteko zentro bat aurrera eramaten dute nahi duenarentzat irekia. Ziur gaude bere erritmo tropikalek Armintza kolokan utziko dutela.

Share