
AIARALDEKO
SOUND SYSTEM

Txapel Reggae 2017ak taldeari izena ematen dion Aiaralden sortu zen musika kolektibo baten bertaratzea izango du. Talde honek autogestioa bide hartu zuen 2014an euren Sound System bat eraikitzeko apetaz, eskuz egina eta lagun askoren ahaleginarekin. Horretaz gain, Aiaralde zonaldean kultura hautabide berri bat hedatzen daude, elkargune eta zentro bezala Laudioko gaztetxe izanik, non dantzaldi ugari antolatu dituzten eta artista asko batu egin izan diren gunea.
Zalantzarik gabe erakusten duten etengabeko lanaren emaitzak jasotzen daude, hala nola, reggae eszenan inguruko talde aktiboenetarikoa bilakatuz. Bere erakustaldiak Pay-Pay Dub Stage gunean gustura utziko gaitu ziurrenik, batez ere, aldakarik zorrotzenak dantzan jartzeko gai ikusten baitira.