AHOLKUAK

  • Aurten, lehenengo aldiz, Txapel Reggaen akanpatzeko eremu espezifiko bi jarri ditugu. Akanpatu nahi izanez gero, lehenengo espazio hauek bete. Inoiz ez ezazue jarri zuen dendak auzokideen lorategietan, debekatuta seinale eta zintarekin itxitako tokiak errepetatu.

  • Aurten aparkaleku berri bat ireki dugu laguntzeko asmoz. Hala ere ziur asko errepidearen alde bat erabili behar izango da. GOGORATU: ALDE BATETAN BAKARRIK APARKATU DAITEKE, URIZARRETIK ETA NUKLEARRETIK ETORRITA ESKUMAKO ALDEA!!! Hortaz, BI SARRERAK ERABILI (Urizar eta Nuklearra)!!!

  • EZ aparkatu biribilguneetan eta porturako sarbideetan; izan ere, larrialdiren bat egonez gero, bertatik sartzen dira anbulantziak. Heliportuan EZ aparkatzeko eta antolakuntzarentzako eremuak errespetatzea ere eskatzen dizugu

  • Instalaremos URINARIOS PORTÁTILES detrás de la txosna (carpa-barra). Entendemos que el tema de ir al baño es complicado, sobre todo cuando hay mucha gente, pero te pedimos por favor que utilices los servicios públicos o los baños de las tabernas del pueblo. ¡Respect Armintza!
  • Txapel Reggae natur ingurune batean egiten da, errespeta ezazu Armintza ingurua, herria garbi mantendu. Erabili zakarrontziak eta ez bota zaborra itsasora.

  • Armintzako portua bainatzeko eta freskatzeko toki aproposa da baina bainatzeko eremuetan egiteko eta gauez ez bainatzeko gomendatzen dizugu.

  • Euskadiren inguruko mitoa gorabehera, baliteke Txapel Reggae gauean ligatzea. Hala bada, praktikatu sexu segurua. Horrez gain, Txapel Reggae errespatatuz gozatzeko gau bat dela gogorarazten dizugu, EZ BETI DA EZ.

  • Tapoi batzuk eramatea gomendatzen dizugu, belarriak babesteko.

  • Ondo elikatu eta hidratatu, gaua luzea izan daiteke-eta.

  • Dantzatzeko eta gau ahaztezin batetaz gozatzeko prest etorri. Ez ahaztu Armintzara energia positiboa eta irribarrea ekartzea.

Share